Olea eta Zuloaga apurtuta. Gure Deba ibaiaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia 2025ko ira. 13a, 11:15

Azkenean Aldundiak zituen helburuak bete ditu, beste bi presa gehiago bota ditu alferrik bota. Eta Soraluzeren kasuan, Udala osatzen duten hiru alderdien laguntza eta baimenarekin. Hona hemen gure balorazioa:

EH BILDUri (gaur egun gobernatzen duen alderdiari), laburbilduz, lidergorik gabe jarraitzen duela eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren interesetara zeharo makurtuta aritu dela. Zergatik? Zertarako?
Azken marka, Deba ibaiaren Plan Integrala. Abiatu berri da eta, hasi baino lehen, Obras Hidraulicas-eri Oleako presa eraisteko lanak presaka hastea onartu eta ahalbidetu ditu.
Zertarako balio du ibaiaren plan INTEGRAL batek, lantzen hasi baino lehen paisaia aldatzen eta apurtzen hasten bada?
Berriz ere herriari adarra jotzen!
 
EAJri, berriz, portaera ULERGAITZA azaltzeko eskatzen diogu. Gobernatzen zuenean Merlin proiektua defendatzen zuen, eta herri galdaketari oztopo guztiak jarri zizkion,  Gero, duela hilabete batzuk, herri galdaketa eskatu zuen Plaentxia.eus-en. Eta orain ez du ezer esan presak botatzen hasi direnean.
Iritziz aldatzea normala da, baina horrenbeste... Gauzak ez dira berdin ikusten gobernutik kanpo! 
 
Eta PSEri (besteei ere) aitortu behar zaio gurekin biltzeko eta elkarrizketarako prest egon dela beti... baina bere bitartekaritza premiazkoa zenean ez du erantzun. Alderdiaren eta Soraluzeren artean aukeratzerakoan, alderdia aukeratu dute.
 
Oso gusto mingotsarekin geratu gara. Bestela aldarrikatzen badute ere, herriko politikariek ez dira herritarrei begira ari, beste interes politiko,  pertsonal eta alderdikoak lehenesten dituzte.
Soraluzeren etorkizunaren alde egiten dutela? Zalantzan jartzen dugu, erakundeen (Foru Aldundia eta URA) irregulartasun eta gezurrak ezagututa ezer gutxi egin dute kontra eta!
 
Martxa honekin jai daukagu! Etorkizuna eduki nahi badugu, herri honek bestelako portaerak behar ditu, zentzudunak, zuzenak eta ausartak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.