Uztailak 22an egitekoak garen bazkariarekin sortutako gaizki ulertuak azaltzeko pelota txapelketaren oharra

Txapelketarekin hasi aurretik, apirilean, final eguna eta bazkaria,  uztailak 22an egitea zehaztu genituen. Gure asmoa, pelotan azken urteotan lantzen gatozen giroari jarraipena emotea zen. 

Gerora jakin genuen Galtzagorriek ere, uztailak 22an, beraien 20. urteurrena ospatzekotan zirela.

Horrela harremanetan jarri eta eguna elkarlanean antolatzea erabaki genuen.

Gure arteko komunikazio akatsak tarteko, egiteko genituen asmoak ez dira Udaletxeko liburuzkan ez eta jai batzordeko kartelean ondo adierazi.

Hau dela eta, azpimarratzea nahi dugu bazkaria zabala dela eta era batera edo bestera, batarekin edo bestearekin gertutasuna daukan edonor dagoela gonbidatuta.

Amaitzeko, jakinarazi nahi dugu bihar arte luzatu dugula tiketak erosteko aukera.

Tikeak Iratxon salgai 15€ an, umeentzat 8€.

Animatu!