Entzun gure saioak nahi duzunean. Kultura, euskal ohiturak, kirola eta aktualitatea podcast formatuan, historia handiko eta gertutasun handiko irrati batetik.
Doinuak entzungai
Soraluzeko txistulariak Arrate Irratian
Soraluzeko Musika Eskola

Abenduan, Soraluzeko Txistulariak, tartean, Musika Eskolako ikasleak, elkarrizketa egiten izan ziren Arrate Irratian, eta Soraluzeko zortzi txistu-doinu grabatzen. Gaztañerre Azokan gonbidatu zituen Arrate Irratiko Benardo Ibarra Arrate Irratiko esatari eta zuzendariak irratira eta dagoeneko, Soraluzeko bihurtuta dauden 8 doinu grabatu zituzten, tartean, harribitxiren bat ere bai, 1906 urte inguruko zortziko berezi bat. Segidan entzungai txistu doinuen grabazioa eta elkarrizketa.