Datorren asteburuan ospatuko dituzte San Martzialgo jaiak. Zapatu iluntzean hasiko dira Ingo al deu taldearen erromeriarekin eta afalostean, kantu saioa ere antolatu dute ermitapean. Gau erdian, ermitaren atzealdean sua piztu eta Karitateko salda prestatuko dute, goizaldetik aurrera eskatzen duen guztiari banatzeko.
Domekan eguerdiko mezarekin hasiko dute eguna, eta ostean, paeila lehiaketa hasiko da (izena emateko 683 520 888 telefonora deitu behar da). Urrats dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute bazkaltzera jarri aurretik eta, bazkalostean, mus eta toka txapelketak jokatuko dira. Umeendako zezentxo eta pottokak etorriko dira gero eta txokolatada eder batekin emango diete amaiera aurtengo jaiei.
EGITARAUA
Irailak 3, zapatua
19:30 Jaixen hasiera
19:30 Afal aurreko erromeria INGO AL DEU taldearekin
00:00 Ohitura den bezala karidadeko salda egiten hasi
Irailak 4, domeka
12:30 Meza
13:00 VIII. Paeila lehiaketa
-
Bikote bakoitzak parte hartzeko 10€ ordaindu beharko ditu
-
Izen-emateak egunean bertan edo aurrez 683520888 telefonora deituz
-
Bikote bakoitzak beharrezkoa den generoa ekarri beharko du
-
Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko du
13:15 Dantza erakustaldia Soraluzeko dantzariekin
14:30 Paeila bazkari herrikoia
16:30 XVII. Mus txapelketa
17:00 Toka lehiaketa
18:00 Zezentxoak eta pottokak
19:30 Txokolada