Gaba Baltzaren gaineko informazio kanala.
Mamu eta munstro txikiak gozoki eske

Erredakzioa aza 01 Kultura

Gaba Baltzaren osagairik erakargarrienetakoa izaten da eskea eta atzo ere garbi ikusi zen hori. Eskerako ordua 19:00etan jarri arren, zenbait lekutan ordurako agortuta zituzten gozoki guztiak, umeak 17:00etarako hasi baitziren Xanduli, mandulika. Kontuak kontu, atzokoan ondo gozatuta etxeratu ziren guztiak ere.