Martxoaren 30ean, Patxi Bisquertek zuzendu eta ekoitzi duen 'Ombuaren itzala' filma proiektatuko da Antzokian. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Parte hartzeko epea martxoaren 28ra arte (barikua) izango da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Cristian Cortes Carrasco Maria Pilar Etxeberria Etxeberria
Datorren martxoren 28a eta apirilaren 13a bitartean, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean.
DKTk, Debabarreneko Komunikazio Taldeak, bi menu zozkatuko ditu eta zozketan parte hartzeko epea martxoaren 28an amaituko da eguerdiko 12:00etan. Irabazlearen izena 13:00etan jakinaraziko da lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Manex Astigarraga
Martxoaren 29an, Artedrama plataformak Miñan antzezlana eskainiko du Herriko Antzokian.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu emanaldirako. Zozketan parte hartzeko epea martxoaren 25era arte (martitzena) izango da zabalik, eguerdiko 12:00ak arte eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Arantza Lete Gabilondo Iñigo Eguren Uranga
Urtarrilaren 4an, Ezoziko Ama abesbatzak eta Oskarbi Taldeak kontzertu bateratua eskainiko dute Arane Kiroldegiko frontoian.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu emanaldirako. Urtarrila 2an, amaituko da parte hartzeko epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Enara Gallastegi Oruesagasti Rosa Oruesagasti Etxeberria
Abenduaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, bertso saio musikatua eskainiko dute Antzokian bertSora Bertso Eskolak antolatuta.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Abenduaren 27an, amaituko da parte hartzeko epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Amaia Agarate Mikel Hernandez
Abenduaren 26an (osteguna), 20:00etan Eguberrietako bertso jaialdia antolatu du Elgoibarko Izarrak. Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatu dute jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta bost bertsolari ekarriko dituzte kantura: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile lanak, berriz, Imanol Artola Felix-ek egingo ditu. Bertso saioa Herriko Antzokian izango da, 20:00etan hasita.
DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a (osteguna), 12:00etan izango da. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira. Webgune honetan bertan.
Irabazleak: Terese Larrañaga Iriarte
Aitor Arakistain Iriondo
Mikel Arzamendi Mujika
Eider Itxaso Odriozola
Abenduaren 13an, Mikel Laboaren unibertso musikal eta poetikoan oinarritutako "Ai, gure juaneteak!" ikuskizuna eskainiko da Antzokian, 20:00etan.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Ostegunean amaituko da parte hartzeko epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Edurne Orbea Basauri Arantza Peñalba Badiola
Abenduaren 3an, asteartea, 19:00etan ANARIK bere taldearekin "Giza zarata" diskoaren aurkezpena egingo du Elgoibarren. Kontzertuaren atarian, euskarari lotutako poesia-irakurraldia izango da musikak lagunduta. DKT-k ( Debabarreneko komunikazio taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatzen ditu irakurleen artean.
Zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena, 12:00etan izango da. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira.
Sarituek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte gonbidapenak Elgoibarko Herriko Antzokian bertan.
Irabazleak: Nerea Egaña Zunzunegui Ainhoa Dorado Zubizarreta Roke Beitia Albarran Leire Ginea Diez
Azaroaren 15ean, barikua, Jon Plazaolak 'Tutum platz' umorezko ikuskizuna eskainiko du Txalo Produkzioak-en eskutik Antzokian, 20:00ean.
Plaentxia.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek barikuan 12:00ak arteko epea izango dute eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Nerea Iñarra Aranburu Berta Alonso Larreategi Oharra: 43 herritarrek hartu dute parte zozketan.
Errigorak eta Plaentxia.eus-ek Nafarroa Hegoaldeko produktuz betetako saski bat zozkatuko dute plazentziatarren artean.
Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 8an, barikuan, amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Bestalde, Errigoraren produktuak eskatzeko epea zabalik dago azaroaren 14ra arte, Errigora.eus webgunean. Eskatutakoa azaroaren 26an, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara bitartean, jaso ahalko da Gaztetxean.
Irabazleak: Einer Ostolaza Txurruka (45 herritarrek hartu dute parte zozketan)
Barikuan, arratsaldeko 20:30ean Los monologos de la vagina antzezlana eskainiko dute antzokian eta Plaentxia.eus atariak ikustera joateko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu .
Zozketan parte hartzeko epea barikuan amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Sarituek sarreran bertan jaso ahal izango dituzte txartelak, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, 20:00etan.
Irabazleak: Margarita Oruesagasti Churruca Einer Ostolaza Txurruka
Ekainaren 28tik 30era bitartean Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherean) ospatuko da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia eta Plaentxia.eus-ek bertara joateko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Zozketan parte hartzeko epea datorren astelehenean (ekainak 10) bukatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Josune Saban Fernandez Guztira, 19 herritarrek parte hartu dute zozketan.
Ekainaren 7an (ostirala), Debako Kultur Elkartean izango da zuzeneko emanaldia, 20:00etan (euria egingo balu, Gaztetxean), eta dagoeneko salgai daude sarrerak, bost euroan. Plaentxia.eus-ek kontzertua ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.
Parte hartzeko epea datorren asteazkenean (ekainak 5) bukatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Uxue Ruoz Romo
Ekainaren 2an, arratsaldeko 17:00etan, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioa jokatuko da Soraluzeko antzokian eta Ondorengo sei bertsolariek kantatuko dute bertan: Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiertza Cajaraville. Plaentxia.eus-ek saiorako sarrera bikoitza zozkatzen du.
Zozketan parte hartzeko epea barikuan (maiatzak24) bukatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Sarituei Plaentxia.eus-ek zuzenean helaraziko dizkie sarrerak emailez. Gainontzean, Soraluzeko saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean.
Irabazleak: Ines Laskurain Elizburu
Apirilaren 28an, bertso bazkaria egingo da Lagun Maitea elkartean Nerea Ibarzabal eta Julio Sotorekin eta Plaentxia.eus atariak bertan bazkaltzeko bi sarrera zozkatzen ditu.
Zozketan parte hartzeko epea apirilaren 22an, astelehenean, amaituko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Igor Akarregi Lorea Calles