Urriaren 24an jarri zen martxan Errigoraren udazkeneko kanpaina, 'Agerreko uzta euskarari puzka' lemapean. "Ager eremuan euskara hasia da loratzen, eta horregatik jarraitu behar dugu ureztatzen, indarrez eta osasuntsu haz dadin" adierazi dute Errigorako arduradunek. Hala, saskietatik eskuratutako diruaren %25a zonalde hartako euskalgintzara bideratuko dute, Agerraldia ekimena indartzera.
Hiru saski aukeran
eta azaroaren 14ra bitartean, hiru saski eskatu ahalko dira. Saskietan nobedadeak izango dira: saski beltzean ilarrak eta tomate naturala gehitu dituzte, saski berdeari txokopipitak erantsi dizkiote, eta saski gorrian ardo zuria, mantekadak eta turroia aurkitu ahalko dira.
Hona hemen saski bakoitzak izango dituen produktuak zehaztuta:
- Saski beltza (55 €): piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, tomate naturala, teilak, mahats zukua, ardo beltza, ilarrak eta patxaran mantekatuak.
- Saski berdea (65 €): piperrak, zainzuriak orburuak, txitxirioak, pasta, dilista lehorrak, ardo ozpina, tomate frijitua, sagar zukua, konbutxa tea, txokopipitak, eko teilak eta haritz ardo beltza.
- Saski gorria (75 €): Rose ardo apartsua, kriantza ardo beltza, ardo zuria, patxarana, mantekadak, polboroiak, txokolatezko molinerito-ak, zainzuriak, turroia, piperrak eta ardi gazta.
Agertuz karta jokoa
Saskiekin batera, aurten produktu berri bat kaleratu du Errigorak: Agertuz karta jokoa. Nafarroa erdi eta hegoaldeko herri eta baratzeak ezagutzeko jolasa da, 4 urtetik gorakoentzako. 5 euro gehiago ordainduta, saskiekin batera bakarrik eskuratu ahalko da.
Entrega, 26an, Soraluzen
Plazentziatarrek azaroaren 26an, martitzena, jaso ahalko dituzte eskatutako produktuak ohikoa lekuan, Gaztetxean, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara bitartean.