Haurren parte-hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko dugu. Txoko, mendi, eta kaleetan jolasa izango da nagusi eta gozamena arau. Gure balioetan heziz; hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko ditugu. Euskaratik eta euskaraz jolasean arituko gara eta gure inguruko txokoak ezagutuko ditugu.
HH4tik LH6ra arteko ikasleak (2010-2017 urte bitartean jaioak)
Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00
Ostiralak: 10:00-17:00
Gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera egongo da
Maiatzaren 16etik 27ra
Oharra: Maiatzaren 27tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak
* Dirulaguntza eskatu nahi dutenek aurrez aurreko modalitatea erabili beharko dute.
Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550
* Dirulaguntza hauez baliatzeko eskaera udaletxean egin behar da.
miren@pilpilean.eus, 943751304, 688740289 eta www.plaentxia.eus