Haurren parte-hartzea oinarri, Soraluze jolasgune erraldoi bat bilakatuko dugu. Txoko, mendi, eta kaleetan jolasa izango da nagusi eta gozamena arau. Gure balioetan heziz; hezkidetza, kulturartekotasuna, naturarekiko harremana, elkartasuna, herri identitatea... landuko ditugu. Euskaratik eta euskaraz jolasean arituko gara eta gure inguruko txokoak ezagutuko ditugu.

Data

Uztailaren 8tik 19ra

Partehartzaileak

HH3tik LH6ra arteko ikasleak (2012-2020 urte bitartean jaioak)

Ordutegia

HH3: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00.

HH4-LH6: Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00. Ostiralak: 10:00-17:00.

Gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera egongo da

Matrikula

Apirilaren 15etik maiatzaren 3ra

Oharra: Maiatzaren 4tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak

Matrikula nola egin
  • Online
  • Aurrez aurre: Pil-pileanen bulegoan.

* Dirulaguntza eskatu nahi dutenek aurrez aurreko modalitatea erabili beharko dute.

Kuotak
  • Arrunta (HH3). Bi aste: 45€. Aste bat: 22,5€.
  • Arrunta (HH4-LH6).Bi aste: 60 €. Aste bat: 30 €.

Familia bereko matrikula bat baino gehiago.

  • Bi aste (HH3): 34€ bakoitza. Aste bat: 17€ bakoitza.
  • Bi aste (HH4-LH6): 45 € bakoitza. Aste bat: 22,5€ bakoitza.
Dirulaguntzak:
  • Familia ugarientzako dirulaguntzak: %50 - %90
  • Errenta aitorpenaren araberako dirulaguntzak: %100

Kontu zenbakia: ES45 3035 0004 90 0040015550

* Dirulaguntza hauez baliatzeko eskaera udaletxean egin behar da.

Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Izen-emate orria
  • Abonu-agiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
Informazio gehiago

miren@pilpilean.eus, 943751304, 688740289 eta www.plaentxia.eus