San Silbestre lasterketan emakumeen partaidetza animatzeko eta errazteko, hainbat entrenamendu-saio egingo dituzte neskei begira. Bihar, abenduaren 7an, da lehen hitzordua, 10:30ean Estaziñuan. Edozein emakumek parte hartu ahal du, antolatzaileen esanetan “maila guztietako” neskentzat “egokitutakoak” izango baitira saioak.
Lasterketa ez lehiakorra da San Silbestre eta, helburua da “inor ez geratzea kanpoan”, nahiz eta asko ez ibili korrikan; halaber, antolatzaileek uste dute “taldean entrenatzea aukera polita” izan daitekeela eta, horrexegatik antolatu dituzte talde entrenamenduak neskak animatzeko.
Bihar, 10:30ean abiatuko dira Estaziñotik. Eta dagoeneko beste hiru hitzordu ere egin dituzte: abenduaren 13an, 21ean eta 27an.