Jose Antonio Nuñezek irabazi du Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa

Egoitz Unamuno 2025eko azaroaren 24a

Jose Antonio Nuñez 'Txiki' txapela buruan eta garaikurra eskutan.

Zapatuan jokatu zen Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren azken jardunaldia Aramaion eta haren ostean, San Andres taldeko Jose Antonio Nuñez 'Txiki' plazentziatarra izendatu zuten txapeldun.  

Sailkapen orokorra honela gelditu da: 

1. Jose Antonio Nuñez 'Txiki' (San Andres). 30 txirlo. 

2. Gorka Bereziartua (Elgeta). 25 txirlo.

3. Javier Urkiri (MX3T A). 22 txirlo. 

Guztira 118 bolarik parte hartu dute txapelketan. 

Bikotekako sailkapenean ere nuñeztarrak izan dira garaile: 

1. Bittor eta Jose Antonio Nuñez (San Andres). 43 txirlo. 

2. Sebas Aranzabal eta Asier Azkarate (San Joxepe). 40 txirlo.

3. Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea (San Migel A). 39 txirlo. 

Sailkapeneko gainerako kategorietako gaineko informazioa ikusgai dago Hiru Txirloren webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.