HELa eztabaidatzeari uko egin izana salatu zuten

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 18a

Herritarrak atzoko elkarretaratzean, Kontzejupearen babespean. Argazkia: Ander Gomez.

Atzo, pentsio publikoen aldeko elkarretaratzean Herri Ekimen Legegilea izan zuten hizpide; oraingoan, lanbide arteko gutxieneko soldatari buruz gehiengo sindikalak aurkeztutakoa. Izan ere, pentsiodunen HELarekin egin bezala, sindikatuena eztabaidatzeari uko egin diote “EAJk eta PSE-EEk, PPk eta Voxek lagunduta”. Atzo gogora ekarri zuten bi HELak 138.000 herritarren sindadura baino gehiagok babestuta aurkeztu dituztela.

Gehiengo sindikalaren HELa eztabaidatzea uko egiteak “edozein herri-ekimenmekiko nagusikeria eta mespretxua erakusten duen erabakia da”, pentsiodunen mugimenduen ustez. Halaxe adierazi zuten atzoko elkarretaratzean. Gaineratu zutenez, erabaki horrek “herritarren parte-hartzea, de facto, baliogabetu” egiten du.

Datutan, gogora ekarri zuten pentsiodunen HELa 145.142 herritarren sinaduraren babesarekin aurkeztu zutela. Soraluzen, 450 sinadura batu zituzten. Eta gehiengo sindikalaren HELa, berriz, 138.495 sinadruraren babesarekin aurkeztu zutela.

Oro har, uste dute HELak ez eztabaidatzea erabakitzearekin, EAJren helburua dela “mugimendu sozialen goraldia eta sindikatuen borroka geldiaraztea”. Eta jakinarazi zuten, esaterako, Balearretako Parlamentuan onartu egin dutela tramitera hango pentsiodunen mugimenduak aurkeztutako HELa.

Horrekin batera, jakinarazi zuten Madrilgo Diputatuen Kongresuan eztabaidagai izan dutela 40 urte baino gehiago kotizatu eta pentsioa zigortzen dietenei koefiziente murriztaileak kentzea. Eta Kongresuan lege izaerarik ez duen proposamena bozkatu zela. Esandakoaren arabera, Espainiako Gobernuko bi alderdiek babestu egin zuten zuten, baita ERCk, Juntsek, EH Bilduk, EAJk, BNGk, Coalición Canariak, Ageda Micó Compromis taldeko diputatuak eta Jose Luis Abalos parlamentariak ere. PP eta Vox abstenitu egin ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.