Datorren astelehenean hasiko dira banatzen Bizikaleko 100 euroko bonuen zozketarako partaidetza txartelak. Hamar egunez partituko dituzte, azaroaren 27a izango baita partaidetzaren bat jasotzeko azkeneko eguna. Betiko moduan, Bizikaleko dendetan erosketak egiten dituztenei emango diete zozketarako txartela, erosketa bakoitzeko bat.
Gero, bonuen zozketa bera azaroaren 28an egingo dute. Iaz moduan, Instagram sare soziala baliatuko dute horretarako eta zuzenean egingo dute zozketa.
Halaber, egun berean, 10:00etan hasi eta 20:00ak bitartean, Bizikaleko zenbait kidek plazara aterako dituzte euren produktuak Lokal Friday azokan jartzeko. Moda, estetika, elikadura eta osagarriak izango dira eskuragai, eta beherapen bereziak iragarri dituzte, gainera.