Koskatxo bat behera egin du langabeziak

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 6a

Ailegatu dira urriari dagozkion langabezia datuak eta haien arabera, koskatxo bat behera egin du Soraluzen. Oraingo honetan, gainera, Soraluzez aparte, Eibarren eta Mutrikun egin du bakarrik behera langabeziak, beste udalerri guztietan handitu egin da tasa, eta horren ondorioz, baita Debabarrenean ere. Hala ere, Soraluzekoa da bailarako altuena.

Urrian, Soraluzeko langabezia pasa da irailean kontabilizatutako 12,64ko tasatik %12,41eko tasara. Langabe kopuruari begiratuta, 221 langabe izatetik 217 izatera pasa da. Gainera, ekainetik ari zen langabe kopurua etengabe igotzen eta urriko datuak apurtu egin du goranzko joera hori, gutxi izan arren.

Debabarrenari begiratua eginez, berriz, Soraluzez aparte, Eibarren eta Mutrikun egin du bakarrik behera langabeziak, beste udalerrietan, Deban, Elgoibarren eta Mendaron gora egin baitu eta horren ondorioz, Debabarrenko tasa ere handitu egin da.

Soraluzen jaitsi eta besteetan gora egin duen arren, Debabarrenari begiratuta, eskualdeko tasarik handiena izaten segitzen du Soraluzekoak.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba              154           %5,84
  • Eibar             1.505        %12,01
  • Elgoibar           534         %10,01
  • Mendaro            88           %8,91
  • Mutriku             180          %6,85
  • Soraluze           217          %12,41
  • Debabarrena  2.678.       %10,35

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.