EAJ-PNVk azpimarratu duenez, egindako lanen artean, igogailu panoramiko bat jarri dute, sarbide nagusia osorik berritu dute eta jantokiaren eremuan barruko eskailera berria egokitu dute, estalitako patioa sotoarekin zuzenean lotzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatu ditu obrak, 777.000 inguruko inbertsioarekin.
Iker Aldazabal bozeramaile jeltzaleak esan duenez, euren helburua “beti” izan da “Soraluzeko haurren eta ikastetxeko hezkuntza komunitatea osatzen duten familien egunerokoa hobetzea. Irisgarritasunean egindako inbertsioak ez dira luxu bat, justizia eta ongizate kontua baizik”.