Osintxuko Txuringo tabernaren kudeaketa esleitzeko deialdi publikoa atera du Bergarako Udalak

Egoitz Unamuno 2025eko azaroaren 2a

Osintxu Biziberritzeko Lantaldeko kideak Txuringo Tabernaren aurrean. Argazkia: Goiena.

Bergarako Udalak martxan jarri du Osintxuko Txuringo Taberna ustiatzeko esleipen prozesua. Baldintzen plegua ostiralean publikatu zen Gipuzkoako buletin ofizialean. Bertan zehazten denez, emakida hiru urtekoa izango da eta hilean ordaindu beharreko errenta 150 eurokoa. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 17an amaituko da, eguerdiko 13:00etan. 

2023an, Bergarako Udalak Osintxuko Txuringo taberna eta jatetxea zena erosi zituen 143.000 euroren truke, auzotarrendako elkargune izan dadin. Aurten, irailean, taberna eraberritzeko lanak egin dira eta urrian atera berri dute kudeaketa esleitzeko deialdia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.