400 partaide inguru izango ditu Antxintxika krosak bihar

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 31a, 09:22

Oraingoz, 381 lagunek eman du izena biharko Antxintxika kroserako; kontuan hartuta askok azken momentuan ere ematen dutela izena, antolatzaileek uste dute 400 bat partaide izango dituela aurtengo Antxintxika krosak. Partaideen artean, oraingoz, 16 dira Soraluzekoak. BIhar, zapatua, Etxaburueta kaletik abiatu eta Bergarako Irala kalean bukatuko da lasterketa.

Gaur eguerdira arte dago Antxintxika krosean izena emateko epea, kirolprobak.com atarian. 380tik gora partaide animatu dira dagoeneko, beraz, bihar 400 bat abiatuko dira Etxaburueta kaletik. Izena eman dutenen artean, 101 dira emakumezkoak.

Herriko partaideei dagokienez, oraingoz, 16 partaidek eman du izena, horietatik 2 emakumezkoak.

Aurten, dortsalak jasotzeko aukera bakarra izango da, Bergarako Seminarixoko postuan. Gero, partaide guztiek izango dute Soraluzera autobusez etortzeko aukera. Lasterketa 16:30ean hasiko da eta ordu laurdenero aterako da talde bat, nagusia, korrikalariena, 17:00etan.

Ibilbidearen zatirik handiena bidegorritik egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.