Funtsezko aldarrikapenei eutsiko diete pentsiodunen mugimenduek

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 29a, 10:30

Orain arte defendatu dituzten funtsezko eskariak aldarrikatzen segitzeko asmo irmoa erakutsi dute asteon pentsiodunen mugimenduen protestetan. Soraluzen irakurritako komunikatuan azpimarratu zutenez, genero-arrakala borrokatuko dute, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzea eskatuko dute eta besteak beste, gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen segituko dute.

Herri Ekimen Legegileari betoa jarri izanak ez ditu kikildu pentsiodunen mugimenduak eta orain arteko borrokaren bideari segituko diotela jakinarazi zuten asteleheneko elkarretaratzen.

Plaza Barrixan 40 bat herritar elkartu zen eta funtsezko eskariak defendatzen segituko dutela adierazi zuten. Zentzu horretan, mobilizazio berriak iragarri zituzten, azaroaren 21ean asanblada eta abenduaren 18an, manifestazioa.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.