Igor Akarregi (Lekittoko Deabruak): "Barikuan eskainiko dugun Akelarre ikuskizuna euskal mitologian oinarritzen da"

Egoitz Unamuno 2025ko urr. 29a, 16:21

Bariku iluntzean (20:30), Lekittoko Deabruak taldeak Akelarre izeneko su ikuskizuna eskainiko du herrian, Gaba Baltzaren egitarauaren barruan. Igor Akarregi Lekittoko Deabruak taldeko kideak kontatu ditu taldearen eta ikuskizunaren nondik norakoak Plaentxia.eus-ek egindako audio elkarrizketan. 

Akarregik azaldu duenez, Akelarre ikuskizunak ordubete inguru iraungo du eta umeei zuzenduta dago. Hala ere, ohartarazi du "su txinparta asko" izango direla eta komeni dela, parte hartu nahi izanez gero, babestuta joatea, "sudadera edo bisera zaharren bat jantzita".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.