Bariku gauean herritar asko hurretatu ziren udal-pilotalekura Bancoa-DV pilota txapelketako final zortzirenetako eskuz binakako partiduak ikustera.
Promesen mailan Aldaz eta Telletxea bikotea 22 eta 15 nagusitu zitzaien Olaiz eta Artetxe bikoteari eta Nagusien mailan, berriz, Etxeberriak eta Lazkozek 22 eta 13 menderatu zituzten Hormaetxea eta Garaño.
Torneoa irailaren 20an abiatu zuten eta finala abenduaren 13an jokatuko dute, Zumarragan.