Jose Antonio Nuñez 'Txiki' garaile Ezoziko kanporaketan

Egoitz Unamuno 2025ko urr. 27a, 10:13

Zapatu arratsaldean jokatu zuten Ezozin Hiru Txirlo bola joko txapelketako kanporaketa eta Jose Antonio Nuñez 'Txiki'-k irabazi zuen, 7 txirlo botata. Bestalde, kanporaketa jokatu aurretik Iñaki Ariznabarreta 'Arritxa' oroitzeko ekitaldi hunkigarria egin zuten, alargunari eta semeari lore sorta eta plaka emanez. 

Zapatuan 73 bolarik parte hartu zuten Ezoziko jardunaldian eta honela gelditu ziren sailkapenak:  

Eguneko sailkapena:

1. Jose Antonio Nuñez 'Txiki' (San Andres), 7 txirlo botata.

2. Bittor Ugarteburu (Asola Berri), 7 txirlo botata. 

3. Gorka Madinabeitia (Uda), 7 txirlo botata. 

4. Jesus Mari Gorosabel (Uda), 6 txirlo botata. 

5. Nerea Lete (Uda), 6 txirlo botata. 

6. Bittor Rodrigez (Asola Berri), 6 txirlo botata. 

Sailkapen orokorra: 

1. Jose Antonio Nuñez 'Txiki'

2. Bittor Ugarteburu

3. Boni Plaza

Oroigarria 'Arritxa'ren sendiari

Zapatuan, bora jokoaren aurretik, bolariek eta alkateak oroigarri plaka eta lore sorta eman zizkieten aurten zendu den Iñaki Ariznabarreta 'Arritxa'-ren emazte eta semeari, eskerronez. Plakak ondorengo mezua zeroan:  "Iñaki Ariznabarreta Egureni Hiru Txirlo bola jokoari eskainitako laguntasunagatik, eskerrik asko. Gure memorian egongo zara beti, Soraluze eta Gipuzkoako bolariak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.