Joan zen astean Markina Xemeingo Iruzubietan bigarren kanporaketa jokatu ostean, gaur Ezozira ailegatuko da Hiru Txirlo txapelketa.
Ezoziko bola joko eguna, eguerdiko 12:00etan abiatuko da eta 13:30ak arte bolatokia zabalik izango da probatu nahi duten guztientzat.
Arratsaldean, berriz, 16:15ean, aurten zendu den Iñaki Ariznabarreta 'Arritxa' auzoko bolaria oroituko dute bolarien artean egingo duten ekitaldian.
Azkenik, 17:00etan hasiko da Hiru Txirlo txapelketari dagokion hirugarren jardunaldia eta botaldi ofiziala.