Gaur, pilota jaialdia

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 24a, 11:01

Gaur, barikua, pilota jaialdia izango da Soraluzen. Batetik, 19,00etan Errendimendu mailako Infantilen partidua izango da. Eta segidan, Bankoa Abanca - El Diario Vasco XXXIV. Pilota Txapelketako bi partida jokatuko dituzte, 21:00etan hasita. Azkenik, zapatuan, Gipuzkoako Pala Txapelketako partidua ere jokatuko dute soraluzetarrek.

Gaur, 19:00etan, Soraluzeko Pilota Elkarteko Eritzek Errendimendu mailako eskuz banakakoa jokatuko du. Aurkari izango du Azpeitiko Garitaonandia pilotaria.

Bankoa-DV txapelketa

Gauean, berriz, Bankoa Abanca - El Diario Vasco XXXIV. Pilota Txapelketako bi partida jokatuko dituzte, 21:00etan hasita.

Promesen mailan eskuz binakakoa jokatuko dute Olaiz eta Artetxe bikoteak Aldaz eta Telletxea bikotearen kontra eta segidan, nagusien mailan eskuz binakakoa jokatuko dute Etxeberriak eta Lazkozek Hormaetxeren eta Garañoren kontra.

Bankoa Abanca - El Diario Vasco XXXIV. Pilota Txapelketa final zortzirenen fasean dago orain; irailaren 20an abiatu zuten torneoa eta finala abenduaren 13an jokatuko dute, Zumarragan.

Soraluze Pilota Elkartekoen hitzorduekin bukatzeko, bihar, zapatua, 10etan Gipuzkoako Pala Txapelketan, Soraluzetik Hodei Tajuelok eta Julen Gallastegik jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.