Domekan, 14 urtez azpiko errugbi jokalariek hitzordua dute Ezoziko zelaian. Soraluzeko, Arrasateko eta Eibarko errugbi jokalariz osatuta dagoen Debarroa taldea zelairatuko da 10:30ean eta Ordiziako Rugby Klubaren eta Zarauzko Rugby Klubaren kontra jokatuko du, 12:00-12:30ak ingurura arte.
Domekakoarekin amaituko dituzte Liga aurreko lagunartekoak. Lau halako jokatuko dituzte SoraGazteak Rugby Klubeko Infantilek.