Zapatuan Ezoziko Futbol Zelaira igo zirenek gol festa ederraz gozatu ahal izan zuten. Guztira, 10 gol izan ziren Sorako lehen taldeak Oriokoren kontra jokatu zuen partiduan. Etxeko taldeak 7-3 irabazi zuen, aldeko penalti bat seinalatu zuen epaileak eta hamar txartel hori atera zituen (zortzi Oriokori), beraz, ez zen aspertzeko astirik izan. Gainera, etxeko taldea 0-2 galtzen hasi zen eta partidua erremontatzeaz aparte, markagailua irauli egin zuen. Aipatzekoa da Soraren zazpi goletatik lau Danel Soutullo Gonzalezek sartu zituela.
Asteburuko hiru puntuak batuta eta gol averagea aintzat hartuta, orain, sailkapenean, lehenengo doa Sora, Elgoibarrekin puntutan berdinduta. Datorren asteburuan, berriz, etxean dauka hitzordua, zapatuan, 16:30ean, sailkapenean 6. doan Usurbilen kontra.