Arane Udal Kiroldegiak gazteei, helduei zein nagusiei zuzendutako eskaintza berriarekin abiatu du udazkena, Athlonekin elkarlanean.
Lehen kasuan, 1. DBHtik 4. DBHko gazteei zuzenduta, Gazte Fit ikastaroa eskaintzen hasi eta 25 gaztetik gora apuntatu dira. Astean birritan egiten dituzte saioak Leire Lasa begiralearen gidaritzapean. Esan dutenez, lehen taldean leku bakarra dute, osterantzean, itxaron zerrendarako eman daiteke izena.
+65 eskaintzari dagokionez, berriz, bi talde sortu dituzte, 35 pertsona ari dira eta astean hiru jarduera eta barikuetan igeriketa egiteko aukera dute.
Azkenik, hastapeneko helduendako igeriketari dagokionez, itxaroten ari dira ea jende gehiago animatzen den taldea sortu ahal izateko. Kasu horretan, igeriketan ez dakitenei edo oso gutxi dakitenei zuzenduta dago eskaintza.