Martxa aspaldi hasita badu ere, asteburu honetan, denboraldi bete-betean sartuko da Sora Futbol Taldea, futbol eskolakoek lehen partidak jokatuko baitituzte. Klubeko gaztetxoenek domekan dituzte norgehiagokak Ezoziko Futbol Zelaian. 09:30ean zelairatuko dira lehen benjaminak eta 12:00etan jokatuko dute alebinek azken partidua. Lau partidu izango dira, bina bakoitzeko. Bisitari izango dira, berriz, Ilintxa, Zarautz, Urola eta Mondragon.
Osterantzean, Ezoziko futbol zelaian beste hiru partidu jokatuko dituzte asteburuan, bihar, zehazki. Lehen taldeak 16:30ean dauka hitzordua, Orioko taldearen kontra. Goizean, berriz, infantilek jokatuko dute 09:30ean, Mutrikuren kontra eta 11:30ean, Gorengo mailako kadeteen txanda izango da, haiek ere Mutrikuren kontra.
Klubeko gainerako hiru taldeek kanpoan dituzte hitzorduak. Infantilak Debara joango dira, eta Lehen mailako kadeteak eta Jubenilak, berriz, Aretxabaletara.