Bihar, pilota partidua Aranen

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 16a, 17:03

Asteburu honetan, Soraluzeko Pilota Elkarteko Infantil mailakoek 2025-2026 denboraldiko estreinako partidak jokatuko dituzte. Bihar, barikua, etxean jokatuko du Izei Muguruzak, eta, domekan, berriz, Aratz Azkorbebeitiak Arrasaten. Soraluzeko palariei dagokienez, haiek Añorgan dituzte asteburuko hitzorduak.

Bihar, Soraluzeko Pilota Elkarteko Izei Muguruzak Oñatiko, Aloña elkarteko pilotaria izango du aurkari. 19:15ean hasiko da partida, Araneko frontoian.

Infantil mailako Aratz Azkorbebeitiak, berriz, domekan dauka hitzordua, kasu horretan, Arrasaten, hango pilotariaren kontra, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.