Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak

Lanuzteak eta elkarretaratzeak egoitzan ere

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 14a, 20:06

Mesedeetako Egoitzan ordezkaritza duten LAB eta ELA sindikatuko langileek ere bat egingo dute bihar deitutako lanuzteekin. Egoitzaren kasuan, txandaka lan egiten dutenez, txanda bakoitzaren araberako lanuzteak egingo dituzte. Lanuzteak egiteaz aparte, elkarretaratzea ere egingo dute zentroaren aurreko aldean, hori goizez. Gutxieneko zerbitzuak izango direla ere esan dute.

Txandaka, honako lanuzteak egingo dituzte egoitzan, LABek deituta (gehiengoa dauka):

  • Gauez, 03:00-06:00ak bitartean
  • Goizez, 11:00etatik 14:00etara
  • Arratsaldez, 19:00etatik 22:00etara

ELA sindikatuak, berriz, honako lanuzteak deitu ditu:

  • Gauez, 03:00-07:00ak bitartean.
  • Goizez, 11:00etatik 15:00etara
  • Arratsaldez, 18:00etatik 22:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.