Plaentxi Herri Eskolak zein Soraluze BHI Institutuak familiei helarazitako oharren arabera, bihar hezkuntzarako deitutako egun osoko grebak eragina izango du bi ikastetxeetan. Plaentxi Eskolatik esan dutenez “ikastetxean zein jangela zerbitzuan eragina izango du. Eskola-orduetan zerbitzu minimoak bermatuko dira”. Soraluze BHI Institututik jakinarazi dutenez, berriz, “ezin izango dira klaseak normaltasunez bermatu (…) irakaslea ez dagoen kasuetan, zaintzen bidez artatuko dira ikasleak”. Institutuko jangela zerbitzua, berriz, mantendu egingo dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.