Sorako ekipazioa eta materiala erosteko aukera denen eskura

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 10a, 13:30

Sora Futbol Taldeak goitik behera berritu du herriko futbol taldearen ekipazioa eta baita ere berau eskuratzeko edo futbol taldearen bestelako materiala erosteko bidea. Orain, Internetez egin behar da hori, Futbol Emotion saltokiaren atarian, hain justu. Orain arte, Sorako jokalari, entrenatzaile eta kideek izan dute arropa hori erosteko aukera baina orain, edozein sar daiteke Futbol Emotionen web atarira eta nahi duena erosi. 

Orain arte, kasu gehienetan berrerabili egin izan dira Sora Futbol Taldearen jantziak, bai entrenamenduetakoak zein partiduetakoak ere. Horretarako, urtez urte, maila batekoek besteko jokalariei pasatu dizkiete jantziok. Hortik aparte, kide ez direnek Soraren ekipazioa edo materiala eskuratzeko bide bakarra salmenta fisikoa izan da, bai futbol talderen tabernan bertan zein tarteka ipini izan dituzten saltokietan.

Horrek guztiak, besteak beste, antolamendu zein banatze lan handia eskatu izan dio Sorari. Eta aurten, ekipazioa zein babesleak berritzeaz aparte, hura eskuratzeko bidea ere aldatu eta Internetez, Futbol Emotion enpresaren bitarteko bidea ondu dute.

Orain arte, Sorako jokalari, entrenatzaile eta kideek izan dute arropa hori erosteko aukera baina orain, ya edozein sar daiteke web atarira eta nahi duen jantziak erosi, HEMEN KLIKATUTA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.