Zazpi urte baino gehiago pentsio publiko duinak eta bizitzeko bestekoak aldarrikatzen

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 10a, 14:01

Atzera begiratua egin eta pentsio publiko duinak aldarrikatzeko bidean izandako lorpenak eta oraindik ere faltan igartzen diren gabeziak izan zituzten berbagai aste honetako elkarretaratzean. Labur esanda, lorpen batzuk eskuratu diren arren, salatu zuten oraindik orain “ezinbesteko aldarrikapen asko” ez direla “aintzat hartu” eta adierazi zuten, gainera, orain “eraso berriak” daudela mahai gainean. Horregatik, aldarrikapenei eusteko asmo sendoa erakutsi eta besteak beste, esan zuten bat egiten dutela urriaren 25ean Estatu mailan egingo den mobilizazioarekin. 

Oraingo honetan, Madrilera begira jarri dira pentsiodunen mugimenduak, urriaren 25ean bertan egingo den Estatu mailako manifestazioaren harira, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ere babestuko baitu mobilizazioa. Bertan, “pentsio duinak eta bizitzeko bestekoak” aldarrikatuko dituzte, honako eskaera zehatzak eginez.

  • Lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako gutxieneko pentsioa (eta hori batez besteko soldataren % 60 izatea).
  • Genero-arrakala eskandalagarria behingoz amaitzea.
  • Gizarte Segurantzaren kontuen auditoretza, 21/2021 Legea betez.
  • Pentsioen balioa KPI errealaren arabera handitzea eta galdutako eros ahalmena berreskuratzea.
  • Pribatizazioari ez, ez enpleguko pentsio-planei.
  • Penalizaziorik gabeko erretiro aurreratuak, 40 urteko kotizazioarekin.
  • Euro bakar bat ere ez armamenturako, ezta gerrarako ere. Gastu militarrak helburu sozialetarako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.