Irailak datu txarrak laga ditu Soraluzen langabeziari dagokionez. Abuztuarekin alderatuta, %0,74 handitu da tasa hori eta gainera, eskualdeko tasarik altuena berau izan da, Eibarkoaren aurretik. Iaz ere gertatu zen gauza bera eta udazkenean, Soraluzen neurtu zuten Debabarreneko langabezia-tasarik altuena, baina urrian, azaroan eta abenduan izan zen hori eta ez irailean.
Bestalde, eskualdeko joerari begiratua eginez, bakarrik bi herritan, Elgoibarren eta Soraluzen egin du gora langabeziak irailean, beste udalerri guztietan jaitsi egin da, Eibarren barne.
Herriz herriko datuak
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 146 %5,53
- Eibar 1.507 %12,03
- Elgoibar 502 %9,41
- Mendaro 82 %8,30
- Mutriku 183 %6,97
- Soraluze 227 %12,64
- Debabarrena 2.641 %10,21