Ibilaldi luzearen partaidetza gora

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 6a, 09:32

Aurtengoa, azken urteotako Marraskilo Tour jendetsuena izan da. Antolatzaileen esanetan, guztira 185 pertsona zeuden apuntatuta, nahiz eta ez ziren denak irten. Hori bai, ibilaldi luzean, 46 lagun irten ziren eta “oso pozik” daude horrekin, “azken urteetako tendentzia aldatu delako”. Osterantzean, esan dutenez, martxan bertan intzidentziarik ez zuten izan, “dena ondo joan zen”. Eta bazkaltzen, antolaketa barne, 165 lagun egon ziren. “Hor bai nahiko larri ibili ginen, batez ere leku aldetik”, esan dute. Kontuak kontu, beste behin zapore gozoa laga du Marraskilo Tourrek. Argazkiak: Mikel Valero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.