Soraluzeko anbulatorioan eragin txikia izaten ari da greba

Ubane Madera Zangitu 2025ko urr. 3a, 09:32

Gaur, osasun publikoko medikuak grebara deituta daude Estatu osoan, eta, Euskadin, SME Medikuen Sindikatuak bat egin du deialdiarekin. Medikuen lan-baldintzak arautuko dituen estatutu propioa ari dira aldarrikatzen. Soraluzeko anbulatorioari dagokionez, greba eragin txikia ari da izaten. Profesional bakarrak babestu du, gainerakoak normal ari dira lanean. Bestalde, datorren astean gripearen kontrako txertoak jartzen hasiko dira. Dagoeneko eska daiteke txanda.

Soraluzeko anbulatorioko mediku eta erizain guztiak, ginekologoa izan ezik, normal ari dira lanean gaur, barikua. Bestela esanda, SME sindikatuak EAEn deitutako medikuen greba apenas ari da eragina izaten udalerrian.

Gripearen kontrako txertoa

Bestalde, anbulatoriotik gogora ekarri dute datorren urriaren 8an hasiko dela gripearen aurkako kanpaina eta dagoeneko eska daitekeela txanda txertoa hartzeko.

Honakoek izango dute txertoa hartzeko lehentasuna:

  • 60 urtetik gorakoek
  • 6 hilabete eta 5 urte bitarteko umeek
  • Gaixotasun kronikoren bat dutenek: diabetesa, kardiopatiak, BGBKk…
  • Haurdun dauden emakumeek
  • Osasun arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalek
  • Bestalde, 75 urtetik gorakoei COVIDaren kontrako txertoa ere jartzeko aukera eskainiko zaie

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.