“Nahiko pozik gaude erantzunarekin, ikastetxetik gurasoei mezua bidali genien gonbidapenarekin baina ez genekien jendea etorriko zen; orduarekin zalantza genuen, jendea lanean dagoelako, baina guraso batzuk eta ikasle batzuk gerturatu dira eta irakasleengandik ere erantzun polita izan da”.
Protesta deitu duen irakasle taldeak esandakoaren arabera, asmoa dute aurrerantzean eguenero elkartzeko Palestinaren alde Plaza Barrixan, 11:05etik 11:20ra bitartean.