Prentsa ohar bitartez, EAJ-PNVk jakinarazi du iraileko Ongizate Batzordean mahai gaineartu zutela Zainketen Ekosistemaren gaineko gaia. Gipuzkoako Diputazioak “zaintzako tokiko ekosistemak hedatzera eta sendotzera” bideratuko dituen “dirulaguntza deialdira aurkeztearen garrantzia” helarazi zieten jeltzaleek gobernuko ordezkariei.
Talde jaltzaleko bozeramale Iker Aldazabalen ustez, “zainketen berrikuntza sozialari esker, modu sortzailean eta eraginkorrean erantzun dakieke zahartzeari, nahi ez den bakardadeari, mendekotasunari edo pertsona zaurgarrien babesari, eredu integratzaileagoekin, lankidetzazkoagoekin eta jasangarriagoekin. Gainera, arreta pertsonalizatzea bultzatzen du eta erantzunkidetasun soziala sustatzen du, pertsonak erdigunean jarriz”.
Bide horri ekiteko, EAJ-PNVk lehentasunezko ikusten du herritarrei galdetzea eta diagnostiko bat egitea; Aldazabalen esanetan, “bizilagunei entzutea, haien beharrak bertatik bertara ezagutzea eta pertsonak eta komunitatea erdigunean jarriko dituen eredu bat diseinatzea da kontua”.