Ikasturte berriari begira egin zuten hileko azken barikuko elkarretaratzea eta bertan, euskal presoen egoera eguneratu zuten. Esan zutenez, modu positiboan baloratzen dute 126 euskal presoetatik 64k zigorra erregimen irekian betetzea, baina gogora ekarri zuten, beste 62 presoak erregimen itxian bizi direla, eta esan zuten gutxiago izan beharko liratekeela, “beste edozein arrazoirengatik espetxean dagoen edozeini aplikatzen zaizkion lege eta espetxe politikak aplikatuko balitzaizkieke”.
Konponbide beharra
Halaber, “oraindik orain erbestean jarraitzen duten 15 iheslarien eta hiru deportatuen egoera” ere mahai-gaineratu zuten, “sufrimendu izugarria eragiten jarraitzen” baitu horrek.
Hori eta beste izango dute langai urriaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten II. Konferentzian, Konponbidea, bakea eta elkarbizitza leloarekin. Uste dute “aurretik aipaturikoei behin betiko konponbidea emateko bezain besteko beharra” dagoela “urte luzez iraun zuen gatazkak eragindako sufrimenduen biktimek egia jakiteko, errekonozimendua izateko, aitortza instituzionala jasotzeko eta erreparazio duin bat izateko”.
Bide horretan, “zubiak eraikitzeko momentua” dela azpimarratu zuten eta “zubiari falta zaizkion pizak jartzen jarraituko” dutela “berretsi” zuten.