Sindikatuak batera egoitzetako langileendako jardun osoko kontratuak eskatzeko

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 26a, 13:06

Mesedeetako egoitzako hainbat langile atzo Plaza Barrixan.

Atzo iluntzean, eguena, Mesedeetako egoitzako dozena langiletik gora Plaza Barrixan izan ziren “Hitzarmena orain” aldarrikatzeko elkarretaratzean. ELA eta LAB sindikatuek, biek batera deitu dituzte egunotan Gipuzkoan egin dituzten protestak. Soldata arrakalarekin amaitzeko “kontratazioa aldatzea gakoa” dela uste dute, “partzialtasuna eta azpikontratazioa” baitira arrakala horren “aldagai nagusienak”.

Egunotako protestak deitzean, besteak beste, sindikatuek salatu dute laburbilduz, egoitzetako “kontratu berrien artean salbuespena dela %100eko lan jarduna duten kontratuak egitea, lan karga berdina izanagatik ere”. Aste honetako hiru greba-egunak gehituta, dagoeneko sei egin dituzte hitzarmenaren alde.

Eider Mendoza aldun nagusiari zuzenean eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiaren datozen aurrekontuetako eztabaidan gaia erdigunean jar dezala. Eta gogora ekarri dute uda aurretik gaia batzar nagusietan aztertu zutela, baita Maite Peña diputatuarekin ere.

Soraluzeko kasuan, Mesedeetako egoitzako langile guztiek bat egin dute egunotako grebarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.