Zentzumenekin jolasean 'Azalerako ipuinak' saioan

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 25a, 18:14

Atzo, eguaztena, bete egin zen Udal Liburutegia Azalerako ipuinak saioaren bueltan. Saroa Bikandik liluratuta eta goxo izan zituen aretoan borobilean bera entzuten eta ikusten egon ziren umeak eta haien senideak. “Ipuinak, kantuak, esku-jolasak, masajeak… izan ziren. Oso polita izan zen eta familiak ere gustura egon ziren”, kontatu du Uxue Agirre liburuzainak. Hurrengo hitzordua zapatu honetan da: Munduko Ipuinen Eguna.

Arrakastaz estreinatu du 2025-2026 ikasturtea Udal Liburutegiak. Atzo zuen ikasturteko lehen hitzordua, Azalerako ipuinak saioa. Eta eskainitako leku guztiak bete egin ziren. 25 lagun inguru egon zirela kontatu du ekimenaren antolatzaile Uxue Agirre liburuzainak.

Guztiak eseri ziren borobilean, 0-3 urteko umeak eta haien senideak. Saroa Bikandik goxo gidatuta, denetik partekatu zuten, “ipuinak, kantuak, esku-jolasak, masajeak…” kontatu du liburuzainak. Uxue Agirrek gaineratu duenez, “oso polita izan zen eta familiak ere gustura egon ziren”.

'Munduko Ipuinen Eguna'

Udal liburutegiak irailerako prestatu dituen ekitaldien artean, hurrengo hitzordua zapatu honetan da. Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearekin eta Soraluzeko Udalaren Kultura Batzordearekin batera, Munduko Ipuinen Egunaren bigarren edizioa antolatu dute.

Egitaraua eta xehetasuna guztiak HEMEN KLIKATUTA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.