Asteon ere, berretsi egin dute gutxieneko pentsioa lanbide arteko soldataren parekoa izateko osatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean eztabaidatzeko eta bozkatzeko aukeraren defentsa. Halaxe aldarrikatu dute EAJ-PNVri eta PSE-EEri helarazi dieten gutun publikoan “HELrekin ados edo aurka egon daiteke, haren xedapenak osorik edo zati batean onar daitezke, baina demokratikoki pentsaezina da Legebiltzarrean eztabaidatzea eta bozkatzea galaraztea, legezko baldintza guztia”.
Emakumeak ezkontideen mende
Osterantzean, Jaurlaritzak defendatzen duen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren nahikotasunari buruz, berriz, pentsiodunen mugimenduak uste du hura motz gelditzen dela puntu askotan. Gogora ekarri dut, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren esanetan ezin dela banakako osagarririk onartu bizikidetza unitatearen diru-sarrerak kontuan hartu gabe, “baina ez du esan aurrezki-politika horren ondorioz pentsio txikienak dituzten emakumeek ezkontideen edo izatezko bikoteen mende egon behar dutenik”.
Orokorrean, pentsiodun bakoitzak bizitzeko “errenta nahikoa izateko duen eskubidea” aldarrikatzen dute, pentsiodun bakoitzaren “bizikidetza-harremanak alde batera utzita”. Eta gutxieneko pentsioak euskal sistema propio baten bitartez osatu behar direla uste dute, “Autonomia Estatutuan dagoen eskumena” aintzat hartuta.