Irailaren 25ean, eskualdeko hainbat udalerritako herritarrekin osatuko dute Gasteizera joateko autobusa. Soraluzekoen kasuan, Eibarkoekin, Debakoekin eta Mutrikukoekin joango dira manifestaziora. Hura 10:30ean abiatuko da Andre Mari Zuriaren plazatik.
Protestarekin Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diote aintzat har dezan gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataraino osatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea (HEL).
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) baliokidea den gutxieneko pentsioen osagarria eskatzen du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegilearen bitartez. Bost hilabetez jardun dute pentsiodunen mugimenduek haren aldeko babesak lortzen, baita Soraluzen ere, eta, 145.000 sinadura pasaren eta sindikatu, elkarte, eragile eta bestelakoen babesarekin aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eztabaida dadin. Baina irailaren hasieran, Jaurlaritzak ekimen legegilea Legebiltzarrean eztabaidatzeari buruzko kontrakotasuna plazaratu zuen.