Domekan, 10 futbol talde aurkeztuko ditu Soraluze Futbol Taldeak Ezoziko Futbol Zelaian: futbol eskolako lau talde, infantil mailako bi, kadete mailako bi, jubenil mailako bat eta Erregional mailako beste bat.
Banaka izendatuta zelairatuko dira 160 bat jokalari, eta, talde-argazkiak aterako dituzte, euren entrenatzaileekin. Honakoak:
- Benjamin 1: Beñat Garmendia eta Galder Losada.
- Benjamin 2: Unax Sudupe eta Aiert Losada.
- Alebin 1: Manex Osinaga eta Beñat Goenaga.
- Alebin 2: Aitor Estevez eta Lander Zubizarreta.
- Infantil B: Yoel Rascon eta Yael Trigo.
- Infantil A: Asier Gomez eta Ibon Goenaga.
- Kadete 1: Lander Zubizarreta eta Eneko Felix.
- Kadete Gorengo: Victor Perez eta Julen Gabilondo.
- Jubenilla: Jon Ander Ranero eta Aitor Gomez.
- Erregionala: Iokin Arrillaga eta Auritz Oregi.
- Futbol Eskolako koordinatzailea izango da Mikel Calvo.
- Futbol Eskolako atezainen entrenatzailea izango da Jon Urdangarin.
Taldeak aurkezteaz batera, ekipazio berria ere aurkeztuko du Sorak ekitaldian, aurten babesle berriekin.
Herriko entrenatzailea aspaldiko partez
Aurkezpenaren ondoren, Sorako lehen taldeak Ligako lehen partida jokatuko du, Eibarko Urkiren kontra. 17:00etan hasiko da norgehiagoka.
Nabarmentzekoa da aurten nagusien taldeko lehen entrenatzailea herrikoa izango dela: Jokin Arrillaga. Izango dira 16 bat urte hori gertatzen ez dela. Gainera, Jokin Arrillagak barru-barrutik ezagutzen du Sora, bertan egin baititu 21 bat urte jokalari moduan, entrenatzaile ere bazela.
Nagusien taldea osatzeko, Jokin Arrillagari laguntzen ibiliko da Auritz Oregi, eta, Oier Ariznabarreta Bosko izango da kirol zuzendaria.