Atzo, zapatua, Iruñeatik, Donostiatik, Eibartik eta Alellatik etorritako rugby jokalari beteranoak izan ziren Ezoziko zelaian. Etxekoekin batera bina talde osatu, eta, gogotsu jokatu zuten euren artean. Lagun artekoa izanda ere, askok dena emanda jardun zuten. Gero, SoraGazteak klubeko jokalari gazteekin eta zenbait gurasorekin batera beste bi talde osatu eta azken partida jokatu zuten elkarrekin. Beteranoen esperientzia gazteen odol berriarekin nahastuta, errugbi giro ederra izan zuten Beteranoen Egunean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.