Matrikula zabalik

Euskaraz eroso ikasteko eta bizitzeko ikasturtea zabaldu du AEK-k

BABESTUTAKO EDUKIA 2025ko ira. 12a, 09:26

2025-2026 matrikulazio kanpainaren aurkezpena. Iturria:AEK.

Euskara eroso ikasi eta bizi izenburupean zabaldu dute AEKko euskaltegiek ikasturte berrirako matrikulazio epea. Soraluzeko euskaltegia, Udalaren laguntzei esker, praktikan, debalde da euskaraz ikastea.

Soraluzeko euskaltegiak zabalik du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Irailaren 30era arte eman daiteke izena urrian hasiko den ikasturterako. 

Iaz bezala, aurtengo ikasturtean ere maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte: A1, A2, B1, B2, C1, C2 mailak. Gehienak aurrez aurreko ikastaroak izango dira eta horietan aukera izango da eskolak goizez, eguerdiz edota arratsaldez jasotzeko. Bestalde, klaseetara joan ezin duten ikasleek, ikastaro erdi-presentzialak eta on-line ikastaroak ere izango dituzte aukeran.

Ikastaroetan aukera izango da HABEren azterketa ofizialak prestatzeko eta azterketa ofizial horien zati bat euskaltegian bertan egingo da. Gainera A1 eta A2 mailak euskaltegiko ikastaroetan bertan egiaztatuko dira. Bestalde, herrira etorri berrientzat, edota azken urteotan iritsi berri direnentzako harrera-ikastaroak eskainiko dira: lau hilabeteko ikastaro laburrak. 

Horrez gain, ikasturte osoan zehar mintzapraktikarako aukera izango da Soraluzeko Berbalagun taldean eta Barnetegiak ere zabalik izango dira. 

Amaitzeko, C2 mailako ikastaro berria abiatuko da, erabiltzaile adituentzat. Eskolak Eibarko AEK euskaltegian izango dira.

Soraluzen, praktikan, debalde Soraluzen

Udalak euskaraz ikasteko ematen dituen laguntzei esker, ikasle gehienek %100eko dirulaguntza jasotzen dute eta ondorioz, praktikan gehienek debalde ikasteko aukera dute. Dena den, laguntzak errentaren araberakoak dira eta laugarren mailako errenta dutenen kasuan, laguntzak matrikularen kostuaren %50erainokoak izaten dira. Dena den, azken maila honetan ere, guraso edo dendari direnek, %100eko laguntza jasoko dute.

Izen-ematea eta informazioa

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko zuzenean euskaltegirajo daiteke (liburutegi parean) : astearte, asteazken edo ostegunetan, 18:00-20:00 bitartean. Bestela, telefonoz ere deitu daiteke 943 75 11 43 zenbakira, goizez zein arratsaldez. Informazio gehiago: www.aek.eus/eu/ikastaroak helbidean.

Gogoratu izena emateko epea irailaren 30ean amaituko dela.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.