Asier eta Iñaki oroimenean

Ubane Madera Zangitu 2025ko ira. 9a, 09:17

Herritarrak plazan, atzo. Argazkia: Larraitz Lakuesta.

Atzo, astelehena, 70 lagun inguruk babestu zuten Asier Herizen eta Iñaki Saezen heriotzaren 24. urteurrenaren harira deitutako elkarretaratzea. Bi gazteak “elkartasunaren errepidean, dispertsioak erailak” izan zirela salatu zuten. Domeka honetan, berriz, oroimen ekitaldia egingo dute Karakaten, 12:00etan.

Atzo, irailak 8, 24 urte bete ziren Asier Heriz eta Iñaki Saez Avilarako espetxera bisita egitera zihoazela auto istripuz hil zirela. Bi gazteak oroitu eta haiek hil zituen dispertsio politikoa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten 70 herritar inguruk Plaza Berrian. Asierren eta Iñakiren erretratuak eta honako esaldia zuen pankartaren bueltan elkartu ziren: Elkartasunaren bidean, dispertsioak erailak, Maite zaituztegu!

Domekan, berriz, oroimen ekitaldia egingo dute Karakaten bi gazteen oroimenezko monolitoaren eta pagoaren aurrean. Asier eta Iñaki oroitzeaz bat, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera” ditzaten aldarrikatuko dute, “dagozkion eskubideen jabe”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.