Esanahi bikoitza dute Afredo Zarazagak Oreka Art galeriako erakusketa osatzeko ekarri dituen obrak.
Batetik, eskulturak eraikitzeko erabili duen material guztiari bigarren edo hirugarren bizitza eman diolako eskulturak eraikitzeko. Zarazagak erabili ditu pellets hondarrak, kable-hariak, baranden burdinak, berak egindako Cangrejos lan ezaguna egiteko baliatu zituen farolen metal-hondarrak eta beste.
Sorkuntzarako materiala ez ezik, beren-beregi landu ditu, baita ere, eskulturak eusteko peanak. Egurrezkoak dira gehienak, arotza zuen aitaren irakasgaiei esker landutakoak.
Bestetik, Zaragazaren lan bakoitzak pentsamendu edo hausnarketa jakina transmititzen du. Adibidez, Quijotea aho zabalik eskulturak (2009) kexua adierazten du, sasoiko krisiaren testuinguruan kokatuta dago sortuta.
Cohexion global eskulturak, berriz, erakusten du gizaki guztien artean dagoen kohexio globala;
Resurgir eskultura zaborren artetik birsortzen den gizakiaren metafora da.
Paseantek, berriz, urte guztian leku itxian lanean ibili ondoren, hondartzara, itsas bazterrera arnasa hartzera doan pertsona hori irudikatzen du.
De dónde soy eskulturak jatorriari egiten dio keinu, sustraietatik jaiotzen den eskultura modura. Tentsio altuko kable-hariz eginda dago, etenik ez duten hariak.
Eta beste adibide bat jartzearren, Gorditos eskultura koloretsuek mezu baikorragoa dute bere baitan. Quijotearen kexuaren ondotik etorrita, norberari buruz hausnaketa egitearen beharra irudikatzen dute, “egitearren egiten den protestak ez duelako balio”, esplikatu zuen Zarazagak, “norberari buruzko hasunarketa egin eta honek hobeto funtziona dezan norberak zer eman dezakeen aztertu” behar dela uste du artista chipionarrak ; hala, Gorditos serieak irudikatu nahi du energia globala, energia zirkularra, eman eta hartu egin behar dela, eta oreka ere badute oinarri, “oreka oso garrantzitsua baita burua argi izateko”, esplikatu zuen, besteak beste.