Datu txarrak laga ditu langabeziak abuztuan. Aste Santutik udara arte langabe kopurua jaisten egon ondoren, abuztuan joera aldaketa izan eta gora egin du langabeziak bai Soraluzen eta baita inguruan ere. Joera orokorrarekin bat egiten dute SEPEtik (Estatuko Enp0legu Zerbitzua) helarazitako datuek, EAEn %3,98 igo baita langabezia-tasa.
Iazko abuztuan baino gehiago
Dena den, iazko abuztuan ere neurtu zen langabeziaren igoera nabarmena, uztailekoarekin alderatuta puntu batekoa, aurten moduan. Hori bai, iazko abuztuko Soraluzeko langabezia-tasa %11,47koa izan zen eta aurtengoa %11,90ekoa da. Kopurutan begiratuta, 208 langabe kontabilizatu dituzte aurtengo abuztuan Soraluzen eta 204 izan ziren iazkoan.
Aurtengo uztaileko datuekin konparazioa eginez, berriz, 192 langabe kontabilizatu zituzten uztailean eta 208ra igo da kopurua abuztuan.
Debabarrenari dagokionez, eskualdeko udalerrietan ere joera berbera antzeman dute, hau da, igoera orokorra. Gutxien igo da Eibarren, baina halaber, Eibarrek dauka Debabarreneko langabezia-tasarik altuena. Ondotik segitzen dio, hori bai, Soraluzek. Biak ala biak dira bakarrak %10eko langabezia-tasa (kasu honetan baita %11koa ere) gainditzen dutenak.
Hona datuak herriz herri:
- Deba. 172 %6,52
- Eibar 1.513 %12,07
- Elgoibar. 489 %9,16
- Mendaro 88 %8,91
- Mutriku 188 %7,16
- Soraluze 208 %11,90
- Debabarrena. 2.658 %10,27