Alfredo Zarazaga Chipionakoa da (1974), Arte Ederretan lizentziaduna Sevillako unibertsitatean. Ibilbide artistiko luzea dauka, 1995etik ari baita sorkuntzan. Soraluzera, besteak beste, 2025ean sortutako lanak ekarriko ditu.
Cadizeko artistak, sortzen dituen artelanetan ez ezik, arreta berezia jartzen du artelanak sortzeko erabiltzen duen materialari. Horretatik asko da birziklatutakoa. Bere obrari dagokionez, berriz, oparoa da. Bere bizipenak, hausnarketak, emozioak, kontzientziatzio soziala… oinarri dira bere sorkuntzan.
Besteak beste, bere jaioterrian oso ezagunak dira karramarro erraldoien eskulturak. Lau tona ditu bakoitzak eta itsasoan daude, itsas-argiaren azpian.