Urteko langabezia-tasarik baxuena

Ubane Madera Zangitu 2025ko abu. 14a, 10:05

Kalebarren gaur goizean.

Uztailean, urteko langabezia-tasarik baxuena neurtu dute Soraluzen, %10,98, %11ko tasatik jaisten den lehen aldia da, hain justu. Debabarreneko egoera orokorrari begiratua eginez, SEPEk helarazitako sei udalerriko datuen arabera, hiru udalerritan jaitsi da langabezia Soraluzen, Elgoibarren eta Mutrikun.

Ekainean moduan, uztailean ere behera egin du langabeziak Soraluzen. %10,98ko tasa neurtu dute, 192 langabe, ekainean baino bost gutxiago. 2025ean lehen aldiz, %11tik beherako tasa neurtu da udalerrian. Iaz ere eman zen joera berbera eta uztailekoa izan zen daturik onena.

Eskualdeari dagokionez, berriz, sei udalerritatik hirutan egin du behera langabeziak, Soraluzen, Elgoibarren eta Mutrikun. Eibarren, berriz, berdin gelditu da eta gora egin du Deban eta Mendaron.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba           146            %5,53
  • Eibar          1.467           %11,71
  • Elgoibar        441          %8,26
  • Mendaro         77          %7,79
  • Mutriku        161            %6,13
  • Soraluze        192           %10,98
  • Debabarrena   2.484      %9,60

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.